Leitza Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da. Iruñeko merindadean dago kokatuta.. 2010ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 2.920 biztanle ditu.
Leitza Iruñeko merindadearen iparraldeko muturrean dago, Gipuzkoako mugatik gertu, eta Nafarroako hiriburutik 50 bat kilometrora. Mendirik altuenak honakiak dira: Muñoa (1.082 m), Kornieta (1.054m), Altzegi(1.033 m) eta Guratz (955m) .
Antzinako Plazaola trenak Iruñea eta Donostia lotzen zituen, eta gaur egun trenbideazenaren zati handiak daude egokituta. Uitzi aldera abiatuta, 13 kilometroko ibilbidea dugu, Lekunberriraino. Tartean, Leitzako herriaren bista ikusgarriak topa ditzakegu eta benetan bide gomendagarria da.
Andoain aldera habiatuzgero, berriz, 27 km-ko ibilbideaz goza dezakegu Andoaineraino
Ironikoki Leitzako etxeek elkarri ez diotela begiratzen esaten da, eta maitale haserreen itxura daukatela... Leitzako karriken artean, ez dago simetriariketa alde zaharrean barna ibiliz gero, eraikin ezberdin eta xarma bereziko tokiak ikusditzakezu.
Herritar joko-kirol gunea da, pilotari, harri-jasotzaile, aizkolari eta abarrekin saio ahaztezin andana bizi izan dira bere historian barrena. Ostiralero ospe handiko azoka egiten da eta igande arratsaldeak bertako txistulariek alaituak izaten dira.
Harri gris-urdineko paretatzarrak eta arkupe handia, XVIII.mendearen azken laurdenean egin zen, eta XIX. mendeko aldameneko dorrea gailentzen da bertan.
Iñaki Perurenak mendian bertan harriari eskainitako museoa da. Leitzatik 2 kilometrora dago, Uitzirako norabidean. Esku baten hatz adierazlea ikusiko dugu museora joateko bidegurutzean. Pirinioetako eremu horretan harriak, erronkak, mitoak eta historiak bat egiten dute. Leitzako herrian urte askotan izan dugun Kareharrizko arku esanguratsu batek ongi etorria egiten digu eremu horretara.
Elbarren Kalea, 14 · 948 51 06 07 · LEITZA (Nafarroa) musunzar@musunzar.com